Ir al menú

Herramientas de accesibilidad

Taller de la Ikastola de Arangoiti de Lumbier

Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak eta CERMIN elkarteak elkarlanean dihardute hezkuntza inklusiboaren alde

Nafarroako sei ikastoletan desgaitasuna duten pertsonekin elkarreragiteko praktika onen inguruko tailerrak gauzatu dira.

Nafarroako desgaitasuna duten pertsonen ordezkariza-erakundeek osatutako elkarteak (CERMIN) hezkuntza inklusiboaren inguruko hainbat sentsibilizazio tailer antolatu ditu Irunberri, Zangotza, Lizarra, Tafalla, Viana eta Altsasuko ikastoletan lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako 150 ikasleei zuzenduta egon direnak, gutxi gora behera. Tailer hauek ikasturte honetan burutu dira, eta Iñigo Aritza Ikastolak gidatutako inklusibitatearen aldeko “Guztiok Bagara” proiektuaren barne kokatzen dira. Proiektu honek ikastolen kulturaren barne inklusioa lantzea du helburu, gizarte inklusibo baten sustapena jomuga izanik.

Hasiera batean, Iñigo Aritza Ikastola CERMIN elkartearekin harrematen jarri zen 2018ko Nafarroa Oinezean desgaitasunaren ikuspegia jasotzeko laguntza eskatzeko. Hainbat gauzen artean, beraien web gunearen eta dendaren irisgarritasuna hobetzeko edota komunikazio kanpainan ekintzak burutu dira. Halaber, festaren egunean mugikortasun urritasuna duten pertsonentzako ibilbidea erraztuko da eta ekitaldi honetan antolatuko diren ekintzetan desgaitasuna duten pertsonen parte hartzea bermatzen saiatuko da. Hala ere, ikastolatik lan hau eremu honetan geratzerik nahi ez dutenez, etorkizunera begira erronka handiagoa planteatzen da, Nafarroako Ikastolen kulturan desgaitasuna duten pertsonen inklusioa zeharka bermatzea eta sustatzea helburu dituztelarik.

Elkarlan marko honen barruan, Iñigo Aritza Ikastolatik CERMINi eta desgaitasunaren mugimenduaren barneko beste hainbat erakundeei ikasleei zuzendutako sentsibilizazio tailerren gauzapena eskatu zitzaien. Bere aldetik, CERMIN elkarteak oso positiboki baloratzen du ekimen hau, izan ere, Nafarroako herri desberdinen lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako 150 ikasle baino gehiagori, eta horiekin batera irakasleei, sentsibilizazioa iristea bermatu du eta. Hitzaldiak, CERMIN elkarteak egindako eta Nafar Gobernuak finantziatutako “Desgaitasuna duten pertsonen praktika onen manuala” izan du oinarri. Dokumentu honek desgaitasuna duten pertsonekin elkarreragin zuzenean aritzeko orientabide eta aholkuak ematea du helburu, zenbaitetan ezjakintasuna dela eta, edota intentzio onarekin jardunda ere, modu egokian jarduten ez baita. Zentzu honetan, hitzaldian hausnartuko diren hainbat pauta azpimarratzea komeni da: “Pertsonari arreta eskaintzea, ez desgaitasunari”, “Desgaitasuna duen pertsonarekin hitz egitea zuzenean, ez ondoan duenarekin”, eta “Helduak helduak bezala tratazea, paternalismoetan erori gabe”. Ikuspegi honi jarraiki, tailer hauek CERMIN elkarteko bulegoko teknikoek eman dituzte desgaitasuna duten bi emakume gazteekin batera (Nafarroako Down Sindromearen elkartetik eta EUNATE elkartetik), zeinak euren bizipen pertsonalak eta hezkuntza zentroetan izandako esperientzia adierazi zuten lehenengo pertsonean, betiere ikasleriarekin empatizatzeko eta jokabide inklusibo baterako pautak erraztu eta emateko intentzioarekin. Azken batean, ekintza hau, CERMINek burututako eta Nafarroako Gobernuak finantziatutako “Sensibilización e Incidencia” proiektuaren barruan egiten dituen sentsibilizazio ekintzen barne kokatzen da, desgaitasun desberdinen eta euren irudiaren aurrean trataera sozial egokia eta duina sustatzea helburu izanik eta gizarte inklusiboago baten lorpena jomuga izanik, aniztasunak guztiok aberasten gaituelaren konbentzimenduari eta ikuspegiari jarraituz.

Informazio iturria: CERMIN